220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

184E/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatu eta Eriondoa egoitza batean errehabilitazio fisiko nahiz psikikoa egiten pasatzeko programaren koordinatzailea izendatzen duena. Foru agindu horren bidez Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Aginduaren bidez, Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ziren.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren (indarrean dago oraindik) Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Orobat, aldatu da estrategia horretako Batzorde Teknikoan herritarrek duten ordezkaritza, ezarri baita CERMIN-Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien entitateen batzordeak izendatuko duela dagokion ordezkaria. Horrekin zera saihestu nahi da: ordezkaria aldatuz gero, nahitaez onetsi behar izatea foru agindu berri bat.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezartzen dituen Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Aginduaren 2.e) 11) puntua aldatzea. Honela gelditzen da idatzita:

“CERMIN-Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien entitateen Batzordeko Batzorde Exekutiboko ordezkari bat, batzordeak izendatua; herritarren ordezkari gisa jardunen du.

2. M.ª Pilar Abaurrea Leoz andrea, Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitateko burua Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuaren barruan, izendatzea Eriondoa egoitza batean errehabilitazio fisiko nahiz psikikoa egiten pasatzeko programaren koordinatzaile gisa, Francisco Javier Abad Vicente jaunaren ordez.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Atalera.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2113311