22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera aldatzen duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 102/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago kontseiluaren osaera.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Estatistika Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak xedatzeko, bertan ordezkaritza duten departamentuek eta erakundeek proposatuta.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak eskatu du Cristina Arcaya Sánchez andrea izenda dezatela Kontseiluko kide, Mikel Armendáriz Platón jaunaren ordez.

Horiek horrela, Nafarroako Estatistika Institutuak proposaturik,

AGINTZEN DUT:

1. Cristina Arcaya Sánchez andrea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren ordezkari gisa, Mikel Armendáriz Platón jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2100391