218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Deialdia, garbitzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 47/2021 Ebazpena, 2021eko irailaren 3koa, zeinaren bidez onesten baita izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Arbizuko Udalaren zerbitzuko garbitzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hautapen-prozesuan.

Ikusirik 2021eko ekainaren 28an Alkatetzaren 35/2020 Ebazpena eman zela, onesteko deialdi bat, Arbizuko Udalaren zerbitzuko garbitzaile izateko D mailako bi lanpostu betetzeko, funtzionarioen araubidean eta hautaproben bidez.

Ikusirik 2021eko uztailaren 30ean, 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zela deialdiaren iragarkia eta ordutik Udalaren iragarki-taulan (fisikoan eta Udalaren web-orrian) jendaurrean egon dela 2021eko abuztuaren 30era arte, eta bertan ezarri dela izangaiek eskabideak aurkezteko epea.

Ikusirik, deialdiko 4. oinarriarekin bat, bidezkoa dela izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Arbizuko Udalaren zerbitzuko garbitzaile izateko bi lanpostu funtzionarioen araubidean betetzeko deialdirako. Hona hemen:

–Behin-behineko onartuak:

NEREA PAZOS ARBIZ

IDOIA SANZOL YABAR

LIDIA GARTZIANDIA RAZKIN

JOSEBA GONZÁLEZ PAVÓN

MARÍA MILA REPARAZ BERASTEGI

MARI CARMEN ONDA BERASTEGI

MARÍA MERCEDES GOÑI TOLOSA

NAIA LACUNZA BACAICOA

MARÍA TERESA REPARAZ ARAÑA

OIHANE RODRIGO CERVANTES

MARI CARMEN JACA ARTOLA

CONCEPCIÓN DUARTE DIEZ

ION BALLAZ BARRIOS

ISMAEL MARTIARENA LEGARRA

XABIER MARITORNEA AZKARATE

Bigarrena.–Deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai bazterturik ez baldin badago, zerrenda hori zuzenean onetsi, eta behin betikotzat joko da.

Hirugarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea Arbizuko Udalaren ediktuen taulan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Laugarrena.–Euskararen azterketa irailaren 24an eginen da Kattuka 0-3 Haur Eskolan, Arbizuko Uhalde kalean, z.g., goizeko 9:00etan.

Halaber, lehen ariketa teorikoa 2021eko irailaren 30ean eginen da, Arbizun, goizeko 9:00etan.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Arbizun, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2113463