218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2020ko irailaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluarekin,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Behin-behinean onestea Marañongo udalerriaren balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun naturalean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaletxean eta webgunean (www.maranon.es), kontsulta dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Marañonen, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L2113232