218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

858/2021 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 13ko 756/2021 Ebazpena, Ordainketa Berdearen laguntza handitu baita 9.293 titularrentzat. Ordaindu beharreko zenbatekoa 315.344,04 euro dira. 6.583 titularri diziplina finantzarioaren itzulketa emateko eta ordaintzeko ebazpena, 2020ko kanpainako ordainketen bidez, guztira 1.204.300,26 euroko zenbatekoarekin. Ordaindu beharreko zenbatekoa 4.484,67 eurokoa da, 6.552 titularri.

76/2020 Foru Agindua, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2020ko kanpainarako: eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko ondorioetarako.

Uztailaren 13ko 756/2021 Ebazpenaren bidez, azalerarako eta abeltzaintzarako 2020ko zuzeneko laguntzak eman eta ukatu ziren, 12.405 titularrentzat, guztira 98.790.737,09 euroko zenbatekoarekin.

Ebazpen hori onetsi ondoren, 2021eko uztailaren 27an, NBEFeko buruak jakinarazi zuen aldatu egin zela klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideen ordainketarako (Ordainketa Berdea) behin betiko koefizientearen balioa, eta hasieran aplikatutako % 51,593515etik % 52,143132ra igo dela. Horrenbestez, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan jasotako espedienteetarako, proposatu da ordainketa osagarriak egitea, Ordainketa Berdearen behin betiko koefizientea igo denez gero.

NBEFeko buruak 2020ko abenduaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, 2020ko ekitaldian aplikatutako diziplina finantzarioa itzultzeko behin-behineko itzulketa tasa bat ezarri zen, 2021eko ekitaldi finantzarioan diziplina finantzarioaren murrizketaren mende dauden onuradunei 2020ko abenduaren 1etik aurrera egin beharreko 2.000 eurotik gorako ordainketetan aplikatzeko. Murrizketa hori % 1,43koa da. Ebazpen hori baino lehen, 6.578 titularri ordaindu zitzaien guztira 1.199.815,59 euroko zenbatekoa, diziplina finantzarioaren itzulketa gisa.

Ikusirik Etekinetarako Laguntzen Atalaren txostena zeinetan jasotzen baitira egindako kontrolak, ordainketarako baliozkotutako azalerak eta azalerarako eta abeltzaintzarako kalkulatutako zenbatekoak, 2020ko zuzeneko laguntzen eskaerei dagozkienak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, 9.293 titularrentzat, zeinak 2020ko Ordainketa Berdearen laguntzaren onuradun baitira, uztailaren 13ko 756/2021 Ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarena, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako 2020ko ordainketa (Ordainketa Berdea) onartzeari dagokionez, eta emanen diren zenbateko berriak onestea.

2. Ordaintzea 9.293 titularrei, zeinak 2020ko Ordainketa Berdearen laguntzaren onuradun baitira, 315.344,04 euro guztira, 2020ko Ordainketa Berdearen koefizientea igo denez gero; ordainketa Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kargura (NBEUF) izanen da.

3. Onartzea 2020an diziplina finantzarioaren koefizientea aplikatu zaien 6.583 titularrei 2020ko ekitaldi finantzarioko diziplina finantzarioaren itzulketari dagozkion ordainketen zenbatekoak, aplikatu beharrekoak 2020ko abenduaren 1etik aurrera egin beharreko 2.000 eurotik gorako ordainketei; guztira 1.204.300,26 euro izanen dira.

4. Ordaintzea 6.552 titularrei 4.484,67 euro guztira, diziplina finantzarioaren itzulketa gisa, 2020ko Ordainketa Berdearen koefizientea igo denez gero; ordainketa Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura izanen da.

5. Ebazpen hau igortzea Etekinetarako Laguntzen Atalera, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegora.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz; halaber, “Herritarren Ataria” webgunean ere kontsultatu ahalko da, SGA aplikazioaren bidez (https://pac.navarra.es/SgaCac/login?service=https%3A%2F%2Fpac.navarra.es%2FSgaGpi%2Fservices%2Fj_acegi_cas_security_check Ebazpen honetan xedatutakoak ez du eragozten NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoak zorren zenbatekoa kentzea funts horien NBEUFren eta LGENFren Zordunen Erregistroan ageri diren onuradunei, zein epailearen enbargopean daudenei Europar Batsasuneko erregelamenduari jarraikiz.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bertan zenbakia adierazita.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 9an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2112834