218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Birpartzelazio proiektuaren zuzenketa. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, irailaren 3an emandako 256/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen SK-2 sektoreko UE-8ko birpartzelazio proiektuaren zuzenketa. Berako SK-2 sektoreko UE-8 egikaritze unitatearen Birpartzelazio Batzordea da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2113391