218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Xehetasun-azterketa, San Martingo 2. poligonoko 48. lurzatian (AD 12). Hasierako onespena

Alkatetzak 2021eko irailaren 3an emandako 99_2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, San Martin Ameskoako hiri-lurzoru finkatuko eremurako, 2. poligonoko 48. partzelan, hain zuzen ere Ameskoabarreneko Udal Planeko AD 12 zuzeneko jarduketa unitatean. Miguel Bados Azpilicuetak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2113422