218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Birpartzelazio proiektua, Arbeitzako UNC-4 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2021eko irailaren 7an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektua Arbeitzako UNC-4 jarduketa unitatean. Jesús Echeverría Garciak sustatu du, unitatearen birpartzelazioa gauzatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Amillaon, 2021eko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2113562