218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Hasierako lanpostu kopurua handitzea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 3an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen,

ERABAKIA:

1. Hasierako lanpostu kopurua handitzea, udaltzain-agente izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (2020ko plantilla organikoan 37009, 37016, 37017 eta 37023 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak); horretarako, bi lanpostu gehiago sartuko dira, 2021eko plantilla organikokoak, hain zuzen, 37013 eta 37018 zenbakiak dituztenak.

2. Txanda murriztuan inork ez duenez oposizioa gainditu, aipaturiko lanpostuak txanda irekiari esleitzen zaizkio.

3. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

Zizur Nagusian, 2021eko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2113397