218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2020ko lan publikoaren eskaintzan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 3an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

1. Indarrean dagoen lan publikoaren eskaintzaren aldaketa onestea. Hala, jarraian azaltzen den bezala geldituko da.

–Kirol Alorra: Kirol koordinatzaile lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, euskararen C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, plantilla organikoan 24000 zenbakia duena. Aldatu egiten da, lanpostua kentzen baita.

–Segurtasunaren eta Herritarren Babesaren alorra: udaltzain-agenteen lanpostu huts guztiak, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 37009, 37016, 37017 eta 37023 zenbakiak dituztenak. Ez da aldatzen eskaintza, mantendu egiten baitira; gainera, handitu egiten da, bi lanpostu gehiago eskaintzen baitira, 37013 eta 37018 zenbakiak dituztenak.

Hasierako lau lanpostuen deialdia abian da, eta oinarriek bide ematen dute lanpostuen kopurua handitzeko, hautapen-prozesua aurrera eramaten ari den bitartean.

Horrenbestez, eta laster bukatuko denez, handitze hori egiteko unea da, eta beharrezkoa da negoziatzea lau lanpostuko hasierako eskaintzaren aldaketa, sei lanpostu izan daitezen.

Aldaketa hau negoziatzen ari den langileen ordezkariak dagoeneko aurkeztu du idazki bat, lanpostu kopurua handitzeko eskatzeko (2666. sarrera-erregistroa, 2021eko ekainaren 7koa).

Sarbidea: oposizioa, puntuazio gehigarriarekin, euskara jakiteagatik.

–Hirigintzako zerbitzuen Alorra / Obra Zerbitzuak: obretako behargin lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 46008 zenbakia duena. Lanpostu berri hau sartzen da.

Sarbidea: oposizioa, puntuazio gehigarriarekin, euskara jakiteagatik.

2. Lan publikoaren eskaintzan erabakitako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Udalak langileen arloan dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.

Zizur Nagusian, 2021eko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2113396