216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Eraikingintzaren ordenantza orokorraren aldaketa, estalkietan eguzki energia instalatzeari dagokionez. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2021eko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Sunbillako Udal Planaren Eraikingintzaren ordenantza orokorraren aldaketari.

Txostena jendaurrean jarri zen 30 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (144. zenbakia, 2021eko ekainaren 22koa), eta ezarritako epean ez zen alegaziorik egin.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Sunbillako Udal Planaren Eraikingintzaren ordenantza orokorraren aldaketa behin betiko onesten da.

Hori guztia argitara ematen da.

Sunbillan, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

ERANSKINA

Eraikingintzaren ordenantza orokorraren aldaketa, estalkietan eguzki energia instalatzeari dagokionez (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112641