216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Egoitza elektronikoa sortzea

Alkatetzaren abuztuaren 31ko 84/2021 Ebazpena, Otsagabiko Udaleko alkate udalburu Mikel Aoiz Iriartek emana, zeinaren bidez sortzen baita Otsagabiko Udalaren egoitza elektronikoa.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea betez, eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Otsagabiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan: www.ochagavia.com.

2. Egoitza elektronikoa indarrean sartuko da Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta edukiko ditu une horretara arte diseinatu diren prozedura telematikoak.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta egoitza elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Otsagabiko Udalaren web-atarian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Otsagabiko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Otsagabian, 2021eko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

ERANSKINA

1.–Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Otsagabiko Udalaren toki erakundea izanen da.

1.2. Helbide elektronikoa www.ochagavia.com izanen da, Otsagabiko Udala baita Interneteko domeinu horren jabea. Egoitza horren titularra Otsagabiko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udaleko organo guztiak eta haien alor funtzionalak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko da zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak, eta betiere erabiltzen ahalko dira Udalaren Erregistro Orokorrean aurrez aurre aurkezteko bide tradizionalak.

2.–Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez zehaztuko da zer prozedura kudeatzen ahalko diren bide telematikoa baliatuz, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian, organo eskuduna den aldetik, eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, eta prozedura horiek egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta operatiboak konplexuak direnez gero, erabaki da lehenestea herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak.

Iragarkiaren kodea: L2113401