1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
338/2021 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, martxoaren 31ko 103/2021 Ebazpenaren bidez onetsia, ebazten duena. DDBN identifikazioa: 556249.
2021eko maiatzaren 18an bukatu zen aipatu deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea (deialdia 2021eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27koan) eta ekainaren 11n argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren web-orrian (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan) musika eskola bakoitzari dagokion behin-behineko zenbatekoa, deialdiaren 3. oinarrian ezarritako zenbatekoa banatzearen ondorioz, 6. oinarriak xedatutakoarekin bat. Era berean, esleipen-hartzaileei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko, interesdunei entzunaldia emateko tramiteari buruz deialdian ezarritakoa bete zedin.
Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du 2021eko uztailaren 26an, musika eskola bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoari buruz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebaztea udal musika eskolentzako dirulaguntzen deialdia, martxoaren 31ko 103/2021 Ebazpenaren bidez onetsia.
2. 3.000.000,00 euroko gastua onestea, 2021eko aurrekontuko “Musika eskolentzako dirulaguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura, musika eskolen titularrak diren udal entitateentzat, ebazpen honen eranskinaren arabera, bat etorriz martxoaren 31ko 103/2021 Ebazpenaren bidez 2021. urterako onetsitako deialdian ezarritako arauetan ezarritakoarekin.
3. Fiteroko Lorenzo Luis musika eskola pribatuaren eskaera ez onartzea, titulartasun pribatua duen musika eskola bat delako.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
5. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Era berean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua.
6. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia ea Ogasuneko Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2021eko abuztuaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA UDAL MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZAK 2021. URTERAKO 103/2021 Ebazpena, martxoaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana |
IFZ | ENTITATE TITULARRA | DEIALDIAREN 5. ATALAK EZARRIRIKO MUGAK | 2021EKO DIRULAGUNTZAK |
2020an UDALAK EGINDAKO EKARPENA | 2021eko ESKOLAREN AURREKONTUAREN %33 | ZENBATEKOA, GUZTIRA (eurotan) | 1. ORDAINKETA (eurotan) | 2. ORDAINKETA (eurotan) |
P3100600J | Ablitasko Udala | 66.223,66 | 41.443,86 | 17.450,09 | 8.725,05 | 8.725,04 |
G31213598 | Altsasuko Udalaren Musika Patronatua | 230.000,00 | 130.761,45 | 32.819,42 | 16.409,71 | 16.409,71 |
P3132500D | Antsoaingo Udala | 101.363,10 | 86.940,70 | 42.260,25 | 21.130,13 | 21.130,12 |
P3101900C | Agoizko Musika Eskolaren Patronatua | 84.793,03 | 60.010,50 | 24.788,31 | 12.394,16 | 12.394,15 |
G31282619 | Artaxoako Udalaren Musika Patronatua | 40.000,00 | 27.117,75 | 13.933,87 | 6.966,94 | 6.966,93 |
P3104200E | Azagrako Udala | 93.873,31 | 65.268,53 | 29.797,58 | 14.898,79 | 14.898,79 |
P3138600F | Barañaingo Udala | 399.000,00 | 325.050,00 | 230.385,30 | 115.192,65 | 115.192,65 |
G31255037 | Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua | 149.154,52 | 107.176,42 | 53.319,18 | 26.659,59 | 26.659,59 |
P3190300H | Berriozarko Udala | 202.727,74 | 129.875,79 | 57.468,76 | 28.734,38 | 28.734,38 |
P3105702I | Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua | 17.221,00 | 10.348,80 | 4.739,26 | 2.369,63 | 2.369,63 |
G31115744 | Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua | 478.319,72 | 313.415,04 | 170.603,46 | 85.301,73 | 85.301,73 |
G31279342 | Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua | 18.000,00 | 20.285,10 | 11.378,60 | 5.689,30 | 5.689,30 |
V31794910 | Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa | 116.500,00 | 77.397,54 | 29.462,06 | 14.731,03 | 14.731,03 |
P3107100D | Cintruenigoko Udala | 62.913,44 | 66.373,36 | 49.008,78 | 24.504,39 | 24.504,39 |
P3107600C | Corellako Udala | 17.683,66 | 50.409,17 | 17.683,66 | 8.841,83 | 8.841,83 |
G31500358 | Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua | 21.000,00 | 24.806,10 | 12.085,41 | 6.042,71 | 6.042,70 |
P3108500D | Eguesibarko Udala | 293.686,52 | 243.507,00 | 127.954,12 | 63.977,06 | 63.977,06 |
P3105000H | Baztango Udala | 86.406,16 | 57.717,00 | 45.333,69 | 22.666,85 | 22.666,84 |
P3109600A | Lizarrako Udala | 172.876,02 | 122.532,30 | 52.554,78 | 26.277,39 | 26.277,39 |
G31255128 | Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua | 35.575,40 | 54.722,55 | 35.575,40 | 17.787,70 | 17.787,70 |
P3174900E | Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea | 13.988,86 | 16.863,00 | 9.565,89 | 4.782,95 | 4.782,94 |
P3110500J | Fontellasko Udala | 17.995,78 | 18.004,80 | 9.784,28 | 4.892,14 | 4.892,14 |
P3111300D | Garinoaingo Udala | 24.886,03 | 37.145,96 | 20.420,33 | 10.210,17 | 10.210,16 |
G31226624 | Garraldako “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatua | 202.380,00 | 201.300,00 | 173.410,92 | 86.705,46 | 86.705,46 |
G31208101 | Uharteko Udalaren Musika Patronatua | 141.000,00 | 97.407,75 | 58.568,69 | 29.284,35 | 29.284,34 |
P3190400F | Irurtzungo Udala | 66.506,38 | 48.597,34 | 32.301,24 | 16.150,62 | 16.150,62 |
P3113700C | Lakuntzako Udala | 39.828,56 | 42.418,20 | 25.590,41 | 12.795,21 | 12.795,20 |
P3155300A | Lekunberriko Udala | 181.741,53 | 170.545,21 | 75.828,20 | 37.914,10 | 37.914,10 |
P3115100D | Leringo Udala | 20.200,80 | 14.718,00 | 7.499,03 | 3.749,52 | 3.749,51 |
P3115200B | Lesakako Udala | 76.136,71 | 53.460,00 | 26.513,67 | 13.256,84 | 13.256,83 |
P3115600C | Lodosako Udala | 84.416,39 | 56.346,97 | 19.540,75 | 9.770,38 | 9.770,37 |
G31255177 | Irunberriko Udalaren Musika Patronatua | 51.055,18 | 37.548,10 | 25.000,73 | 12.500,37 | 12.500,36 |
P3157869C | Martzillako Udalaren Musika Patronatua | 117.009,63 | 86.154,42 | 68.374,81 | 34.187,41 | 34.187,40 |
P3116900F | Milagroko Udala | 108.800,85 | 62.908,56 | 62.908,56 | 31.454,28 | 31.454,28 |
P3117600A | Murchanteko Udala | 33.386,08 | 39.111,60 | 33.386,08 | 16.693,04 | 16.693,04 |
P3102300E | Mutiloako Udala | 170.123,96 | 182.820,00 | 112.652,26 | 56.326,13 | 56.326,13 |
P3108801F | Noaingo Udalaren Musika Patronatua | 324.205,10 | 229.927,58 | 101.216,08 | 50.608,04 | 50.608,04 |
P3118901B | Olaztiko Udalaren Musika Patronatua | 23.000,00 | 14.895,61 | 5.110,54 | 2.555,27 | 2.555,27 |
P3119100J | Erriberriko Udala | 211.408,85 | 113.734,50 | 51.244,38 | 25.622,19 | 25.622,19 |
P3190800G | Orkoiengo Udala | 262.264,23 | 147.279,00 | 68.366,89 | 34.183,45 | 34.183,44 |
P3120100G | Iruñeko Udala | 1.801.249,00 | 699.408,93 | 344.091,74 | 172.045,87 | 172.045,87 |
G31279086 | Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua | 165.100,00 | 101.310,00 | 69.951,19 | 34.975,60 | 34.975,59 |
P3120601D | Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua | 41.478,40 | 44.578,05 | 28.239,02 | 14.119,51 | 14.119,51 |
G31667918 | Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua | 54.142,76 | 65.901,27 | 48.274,16 | 24.137,08 | 24.137,08 |
G31368020 | Erronkariko Udalaren Musika Patronatua | 10.600,00 | 15.510,00 | 4.913,98 | 2.456,99 | 2.456,99 |
P3121501E | San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa | 127.442,45 | 79.810,50 | 40.425,69 | 20.212,85 | 20.212,84 |
G31272172 | Zangozako Udalaren Musika Patronatua | 214.000,00 | 157.426,99 | 84.339,80 | 42.169,90 | 42.169,90 |
P3122700B | Tafallako Udala | 309.895,65 | 182.985,00 | 99.963,27 | 49.981,64 | 49.981,63 |
P3123200B | Tuterako Udala | 601.734,81 | 320.013,05 | 125.099,06 | 62.549,53 | 62.549,53 |
G31462682 | Alesbesko Udalaren Musika Patronatua | 30.800,00 | 28.291,27 | 24.438,87 | 12.219,44 | 12.219,43 |
G31471873 | Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua | 318.188,60 | 189.806,10 | 84.377,50 | 42.188,75 | 42.188,75 |
GUZTIRA: | 8.532.283,87 | 5.571.386,72 | 3.000.000,00 | 1.500.000,10 | 1.499.999,90 |
Iragarkiaren kodea: F2112510