216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Kontribuzio bereziak ezarri eta agintzeko espedientea, sareak berritzeko obrak direla eta, Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezarri eta agintzeko espediente bat, hornidura eta saneamendu sareak berritzeko obrak direla eta, Cintruenigoko (Nafarroa) Grupo San Roque, Sierra de Andía, Félix Chivite, Martín Azpilicueta eta Sánchez Albornoz kaleetan.

Erabaki eta espediente hori jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Obrak gauzatzeak edo zerbitzuak jarri edo handitzeak ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratibo bat sortzen ahalko dute epe berean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik edo erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cintruenigon, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2113399