216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Zuntz optikoa zabaltzeko plana. Jendaurrean jartzea

Fundació Xoln, Güifi.NET enpresak eskatu zuen Oltza Zendeako udal-mugartean zuntz optikoa zabaltzeko plana onestea.

Zuntz optikoa zabaltzeko planaren edukia argitaratuta dago Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/3229f86d-9fa6-481f-ad3a-398938edd907/

Bat etorriz Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluarekin, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), espedientea jendaurrean jartzen da hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan eskatzeko hirigintzako determinazioak beteko direlako berme osoa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoarekin (lege horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta kontuan hartuz urriaren 30ekoa 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 62. artikulua (lege horrek onetsi zuen Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzaren Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2021eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2113129