216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2021erako zerga-tasak

Armañantzasko Udalak, 2021eko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, 2021erako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3. Indize hori aplikatuko da maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZren tarifetan jasotzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Armañantzasen, 2021eko irailaren 7an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2113419