216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA, Leozko eta San Martin Unxeko abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 232/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen San Martin Unxeko eta Leozko abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedienteari hasiera ematea. (2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4koan). Gero, dokumentu-funts bat bildu zen, baita udal-mugarte bakoitzean egindako landa-lana ere.

Bigarrena.–San Martin Unxeko eta Leozko abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, behin ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen horren laburpena ikusgai dago udalerri bakoitzeko proiektua bukatzeko ekintza publikoa jaso zuten aktetan (ekintza publiko horren bidez jendaurreko epea hasi zen). Gobernu Irekiaren Atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/leozko-eta-san-martin-unxeko-abelbideetako-mugarriak-sailkatzea-eta-berritzea-eta-haien-inbentarioa-egitea) kontsultatzen ahal dira prozesu aktiboak, baita bi udalerrietako aktak eta proiektuak ere.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxe bakoitzean kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2112596