215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRION

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Larriongo Kontzejuak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarri horien ale bat Kontzejuaren Idazkaritzaren bulegoetan dago, kontsultatu nahi dituen ororen eskura.

Larrionen, 2021eko irailaren 2an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2113292