212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuan biologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuan biologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 4koa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren arabera antolatuta, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuan biologo kliniko izateko lanposturako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:

–Igoera txanda:

CEMBORAIN GARCÍA, M. ARANZAZU

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Profesionalen zuzendaria kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urriaren 9ko 181/2015 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2113161