211. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1766/2021 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 26ko 1064/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko ekainaren 14an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena aintzat harturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda. Eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, baita akatsak zuzendu ere, halakorik bada, Interneteko helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia-erkidegoetako administrazioetako eta administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 23an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda ol-ko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 26ko 1064/2021 ebazpenaren bidez onetsi zen)

–Onartuak:

ADRIÁN LARA, EVA MARÍA

ERANSUS BLANCO, MAITANE

LICEAGA, AMBROSIO MARÍA

ORTEGA REY, HENAR

ROJO SAN ROMÁN, CARMEN MARÍA

VIGOR IRIARTE, EDURNE

–Baztertuak:

3.2.1 oinarrian aipatutako hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabide ofiziala ez aurkezteagatik:

RIPA SALVIDE, MIKEL

Iragarkiaren kodea: F2113100