210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Ordenantza, ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Indargabetzea

Antzingo Udalak, 2021eko uztailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza, ez baitu baliorik, indarren jarri delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antzinen, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2112028