210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Burutzaren abuztuaren 30eko 73/2021 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen Unai Miranda Berroetak:

“Honako hau adierazten dut:

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Mendialdea Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea https://egoitzaelektronikoa.mendialdea.eus helbide elektronikoan. Mendialdea Mankomunitatea da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau udal alor guztiei jakinaraztea, eta Mendialdea Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Mendialdea Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.”

Leitzan, 2021eko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2113211