210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketa, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko (VIII sektoreko) laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Uxueko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko (VIII. sektoreko) laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Uxuen, 2021eko abuztuaren 24an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

BEHIN BETIKO TESTUA

7. artikulua. Adjudikazioa zortzi urterako izanen da. Debeku da laborantzako espezieak lantzea, baldin halakoak ustiatzeko aldia adjudikazioaldia baino luzeagoa bada.

Adjudikazioaldia bukatuta, lurzatia Udalaren eskuetan geldituko da, une hartan dagoen bezala, eta adjudikaziodunak ez du izanen inolako eskubiderik kalte-ordainik hartzeko.

8. artikulua. Lurzati bakoitzerako urteko kanona honako hau izanen da:

a) 10. poligonoko 210. lurzatia, urtean 400,80 euro hektareako. Horri kanona eta ura gehituko zaizkio.

b) 8. poligonoko 535. lurzatia, urtean 400,80 euro hektareako. Horri kanona eta ura gehituko zaizkio.

Urteko kanona lurzati bakoitzaren zati ureztagarriari dagokio bakar-bakarrik.

Iragarkiaren kodea: L2113199