210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZA

Herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiboa

Kontzeju honek, Subitzako Kontzejuko (Galar zendea) herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiboaren espedienteko lanen barruan, eta Kontzejuak 2021eko abuztuaren 23an egin bilkuran ebatzi ondoren espedienteari aurkezturiko alegazioak, ukituriko jabe guztiei aditzera ematen die mugatze lanak hasiko direla 2021eko urriaren 1ean. Lan horiek eginen dira, aipatu egunetik aurrera, berariazko zitazioa eginez ukituriko bizilagun bakoitzari, jakinarazpen bidez, hartu izanaren agiriarekin. Hala, eguna, ordua eta tokia jakinaraziko zaie administrazio izapide horretarako, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuarekin (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Subitzan, 2021eko abuztuaren 25ean.–Kontzejuko burua, Ismael Amatriain Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L2113051