210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxe integratuaren lurzatian (UI-V unitateko Z-4.4 lurzatia). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-AGO-21 (3/US).

“Ikusirik xehetasun-azterketaren agiria, Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxe integratuaren lurzatiari buruzkoa (UI-V unitateko Z-4.4 lurzatia), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurkeztu zuena 2021eko uztailaren 30ean, eta bat etorriz arkitektoaren eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren txostenekin, biak ere 2021eko abuztuaren 19koak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Nekazaritzako eta Basogintzako ikastetxe integratuaren lurzatiaren (UI-V unitateko Z-4.4 lurzatia) xehetasun-azterketa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua. Haren xedea da arautzea Iruñeko katastroko 5. poligonoko 1979. lurzatian eraiki nahi den eraikin berri baten lerrokadurak, altuerak eta sestrak; lurzati hori Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxe integratuak erabiltzen du.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari eta Iruñerriko Mankomunitateari.”

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2113115