210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 3an, 2/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 300.900,00 euro.

Kreditu-gehigarria:

–Funtzionarioen montepioa: 12.300,00 euro.

–Azterketa eta lan teknikoak: 5.000,00 euro.

–Beilatokiko obra: 16.000,00 euro.

Aparteko kredituak:

–Kirol instalazioak eraberritzea: 66.000,00 euro.

–Hobekuntzak artzainen txaboletan: 22.100,00 euro.

–La Romaleta haurren parkea: 7.300,00 euro.

–Balorazio txostenaren berrikuspena: 9.000,00 euro.

–Kulturartekotasuna: 11.300,00 euro.

–Herriko argiak: 51.000,00 euro.

–Instalazio fotovoltaikoa pilotalekuan: 87.500,00 euro.

–Baso-berritzeak: 13.400,00 euro.

FINANTZAKETA: 300.900,00 euro.

Diru-sarrera berriak:

–Dirulaguntza kirol instalazioak eraberritzeko: 39.000,00 euro.

–Dirulaguntza artzainen txaboletarako: 23.000,00 euro.

–Dirulaguntza herriko argietarako: 19.000,00 euro.

–Dirulaguntza instalazio fotovoltaikoetarako: 40.000,00 euro.

–Dirulaguntza, migrazio-politikak: 6.000,00 euro.

–Basolanetarako laguntzak: 7.500,00 euro.

Diruzaintzako gerakina:

–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 166.400,00 euro.

Lerinen, 2021eko abuztuaren 27an.–Jarduneko alkatea, M.ª Teresa Yerro Gainza.

Iragarkiaren kodea: L2113126