210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa, Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2021eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Onespenaren erabakia 2021eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Deikaztelun, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

ORDENANTZA, FORUEN PLAZAKO ZIRKULAZIOA ARAUTZEN DUENA

2. artikulua. Helburua.

Ordenantza honen helburua da errepideko zirkulazioa murriztea Foruen plazako eremuan, baita gelditzeko eta aparkatzeko baldintzak arautzea ere, urteko asteburu eta jaiegun guztietan. Ordutegia: ostiraleko 15:00etatik igandeko 22:00etara.

Halaber, aparkatzeko gune bat erreserbatuko da Udaletxeko fatxadan, udal zerbitzuendako eta larrialdietarako.

Debeku da ibilgailuak aparkatzea ordenantzaren aplikazio eremu osoan.

Ibilgailuak bertan egoten ahalko dira, soilik, ordenantza honetan jasotzen diren salbuespen kasuetan.

Ziklomotorrek eta motozikletek gainerako ibilgailu motordunek dituzten murriztapen berberak izanen dituzte.

Iragarkiaren kodea: L2113114