210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

161C/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008722012007), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko ekainaren 1ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko maiatzaren 24an izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2112303