210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Beintza-Labaiengo herri-lurretako usoen ehiza postuen enkante publikoaren akats zuzenketa

2021eko irailaren 2ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, herri-lurretako uso postuen enkante publikoari buruzkoan, akats bat dagoela oharturik, osorik argitaratzen da:

Beintza-Labaiengo Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxiaren bidez, usategiak aprobetxatzeko:

–Lehen frontea, Aieleta. Guztira 6 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 14.000 euro.

–Bigarren frontea, Ameztia. Guztira 8 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 3.600 euro.

–Hirugarren frontea, Lotzabian. Guztira 17 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 7.500 euro.

–Laugarren frontea, Uztakorta izenekoa. Guztira 14 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 1.000 euro + konponketak.

Interesdunek, gutun-azal bakar eta itxian, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: betetako proposamen eredua, NANaren fotokopia eta prezioaren % 5 behin-behineko fidantza gisa jarri izanaren egiaztagiria.

Proposamenak aurkezteko epea 2021eko irailaren 14an 12:00etan amaituko da.

Esleipena arautzen duten baldintzen agiria eta proposamen eredua interesdunen eskura daude, udaleko webgunean.

Bulegoko ordutegia: astelehen eta ostiraletan 8:00etatik 11:00etara.

Telefonoa: 948450864. Emaila: udala@labaien.eus.

Beintza-Labaienen, 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2113239