210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

Izen ofizialaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abuztuaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriaren izen ofiziala aldatzeko erabakia, orain arte Baquedano zena aurrerantzean gaztelaniazko eta euskarazko Baquedano/Bakedao izen elebiduna izan dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 eta 37.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Bakedaon, 2021eko abuztuaren 27an.–Kontzejuko burua, Alicia Temprano Valerdi.

Iragarkiaren kodea: L2113112