210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTITZ

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 11 usategi, 10.etik 20.era bitartekoak, biak barne, errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2021eko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.

Heldu den irailaren 18an eginen da enkantea, eguerdiko 12:00etan, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 25ean, toki eta ordu beretan, % 10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetzan.

Astitzen (Larraun), 2021eko abuztuaren 26an.–Kontzejuko burua, Izaro Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2113043