210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aurrekontuko 03/2021 aldaketa hasiera batean onetsirik

Araizko Udalak, 2021eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 03/2021 aldaketaren espedientea:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Aurrekontu eta gastu publikoaren arloan, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Araitzen, 2021eko abuztuaren 26an. Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2113047