208. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

199/2021 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatzen baitira eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen baitzaie Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran hautatutako izangaiei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 182/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren espezialitate eta hizkuntzaren arabera gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran.

Deialdiaren I. tituluaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da hautatuko izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea eta horiek egiteko destinoa esleitzea, zerbitzuaren beharren arabera. Destino hori gainditutako kidego, espezialitate eta hizkuntzan izanen da edo, bestela, kidego bereko edo beste irakasleen kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek behar den espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea eta, praktikaldia egin dezaten, bertan adierazten diren lanpostuak esleitzea. Izendapenek 2021eko irailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

2. Praktikaldia egiteko esleitzen zaien destinoa behin-behinekoa izanen dela adieraztea.

Aukeratutako izangai guztiek gainditutako kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan aukeratuko dute destinoa, edo, halakorik ez bada, kidego bereko edo beste irakasleen kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek behar den espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.

Praktiketako funtzionarioak behartuta daude deitzen diren lekualdatze lehiaketetan parte hartzera, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario diren espezialitatean eta hizkuntzan.

Hautatutako izangai guztiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lekualdatze lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen honek eta atxikitako eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Eranskina
0592 HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK

HEO Euskara

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

Txanda irekia

Gelabert Gonzalez, Jaume Antoni

HEO

Iruña

Txanda irekia

Gartziarena Aleman, Agurtzane

HEO

Iruña

Txanda irekia

Monteano Ganuza, Irantzu

HEO

Iruña

Txanda irekia

Madina Berasategi, Eider

HEO

Iruña

HEO Alemana

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

Txanda irekia

Martin Negro, Maria Isabel

HEO

Iruña

Txanda irekia

Peralta Martin, Gabriele

HEO

Iruña

Txanda irekia

Kraft, Jan Ernst

HEO

Iruña

HEO Frantsesa

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

Txanda irekia

Gainza Tejedor, Ana

HEO

Iruña

Txanda irekia

Nadal Ibarz, Jorge

HEO

Iruña

HEO Ingelesa

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

Txanda irekia

Pagola Montoya, Irene

HEO

Tutera

Txanda irekia

Rodriguez Prieto, Gema

HEO

Iruña

Txanda irekia

Herrero Ruiz, Laura

HEO

Iruña

Txanda irekia

Firooz Abizadeh, Farinaz

HEO

Iruña

Txanda irekia

Vera Alcala, Noelia

HEO

Iruña

Txanda irekia

Inza Gaston, Itxaso

HEO

Iruña

Txanda irekia

Garcia Iriarte, Miren

UHEO

Iruña

Txanda irekia

Vazquez Varela, Ainara

HEO

Iruña

Txanda irekia

Rico Joya, Francisco Javier

HEO

Iruña

HEO Italiera

–Txanda irekia eta erreserbakoa.

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

Txanda irekia

Ghisu, Giulia

HEO

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2113034