206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa xehatua, hiri-jarduketarako plan bereziaren arau subsidiarioetan. 52. artikulua (lurzatiaren itxierak), 90. artikulua (estalkiak), gehieneko garaiera beheko solairuetan eta eguzki-panelen arauketa

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko abuztuaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia: Murillo el Cuendeko arau subsidiarioen aldaketa xehatua. 52. artikulua (lurzatiaren itxierak), 90. artikulua (estalkiak), gehieneko garaiera beheko solairuetan eta eguzki-panelen arauketa. Murillo el Cuendeko Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arradan (Murillo el Cuende), 2021eko abuztuaren 24an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2112908