206. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Herri-lurraren okupazioaren espedientea, 1. poligonoko 302. lurzatian. Jendaurreko informazioa

Udalak, 2021eko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Herri-lur baten okupazioaren espedientea hastea, 1. poligonoko 302. lurzatian. Helburua da linea elektrikoa lurpean jartzea.

2.–Okupazioa arautuko duten administrazio baldintzen agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean. Aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean aterako da iragarkia.

4.–Adieraztea ezen, alegaziorik ez badago edo aurkeztutakoak ebatzirik, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

5.–Erabakia interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea izapidezko egintza bat delarik, ezin dela errekurtsorik aurkeztu haren aurka.

Morentinen, 2021eko uztailaren 19an–Alkatea, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2112817