205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1566E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an emandako 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 448E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

ACEVEDO BOUZAS, JAVIER

ALSINA MAQUEDA, MARIA

ARASANZ ESTEBAN, HUGO

AREVALO VAZQUEZ, ESTEFANIA

CALLEJO GOENA, MARIA ALMUDENA

CALLEJO PEREZ, ANA

CASTILLO ANDUEZA, AINHOA

DE AVILA LIZARRAGA, LETICIA

DE LA CRUZ PALOMERO, VIRGINIA

DE LACRUZ SANCHEZ, SUSANA

DELGADO RUIZ, MARINA

DIAZ-CERIO ECHARRI, AMAYA

EGUREN SANTAMARIA, IÑAKI

FERNANDEZ HINOJAL, GONZALO

FERNANDEZ-LASCOITI URTASUN, ANGELA

FERREIRA ALONSO, RAQUEL

GIL ARNAIZ, IRENE

HERNANDEZ GARCIA, IRENE

HERRERO RIVERA, DANIEL

IRANZO GOMEZ, PATRICIA

LACALLE EMBORUJO, ALEJANDRA

LECUMBERRI BIURRUN, MARIA JOSE

MARRODAN CIORDIA, INES

MATA VELASCO, ELENA

MORILLA RUIZ, IDOYA

PEREZ RICARTE, LEIRE

SALA ELARRE, PABLO

TEIJEIRA SANCHEZ, LUCIA

VITERI RAMIREZ, SANTIAGO

ZUDAIRE DIAZ TEJEIRO, MARIA ERKUDEN

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 16an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111958