205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1564E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 306E/2020 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 443E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

ALBERDI ALDASORO, NEREA

ALBILLO LABARRA, JOSE DAVID

ALEJANDRE GARCIA, PEDRO LUIS

ALONSO ORDAS, NURIA

AZAGRA DE MIGUEL, ANA

BARTOLOME LEAL, PABLO

BERMEJO GARCES, REBECA

CENICEROS ROBLES, LIDIA

DE LA CALLE LORENZO, JAVIER VALENTIN

EZPONDA CASAJUS, ANA

GARATEA AZNAR, PEDRO

ITURRALDE GARRIZ, AMAYA

JARA DIAZ, ANA MARGOT

JEREZ OLIVEROS, JOHN JAIRO

LENGHEL, FLORIN OLIMPIU

LOPEZ SALA, PAUL

MALAFARINA, CONCETTA

MARTIN GOMEZ, CARLOS

MENDIGAÑA RAMOS, MONICA

MERINO BONILLA, JOSE ALBERTO

MONREAL BEORTEGUI, RAQUEL

ORTEGA MOLINA, LESLY YANORY

PARAMO ALFARO, MARIA

RODRIGUEZ DE LA FUENTE, PABLO

SAEZ DE OCARIZ GARCIA, ANA

SAINZ GOMEZ, MARIA DEL CARMEN

SAN JULIAN ARANGUREN, M PAULA

UNZUE GARCIA-FALCES, GUILLERMO

VITERI RAMIREZ, GUILLERMO

ZALAZAR, LAURA ROMINA

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Desgaitasuna dutenentzako txanda.

Onartuak:

BARAIBAR ARGOTA, NEREA

Baztertuak: inor ez.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

2. 2019ko lan publikoaren eskaintzan sartutako 5 lanposturen destinoak eta plantilla-zenbakiak sartzea, lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu baitziren.

Destinoa eta lanpostu zenbakiak:

• 2 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean, lanpostu zenbaki hauek dituztenak: 71810 eta 71811.

• 2 lanpostu Tuterako Osasun Barrutian, lanpostu zenbaki hauek dituztenak: 65424 eta 68758.

• 1 lanpostu Lizarrako Osasun Barrutian, lanpostu zenbaki hau duena: 71735.

3. Kalifikazio epaimahaia aldatzea; izan ere, José Alberto Merino Bonilla ordezko epaimahaikidearen ordez, Jesús Pueyo Villoslada arituko da, biak espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatuak.

4. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 2an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111963