205. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1589E/2021 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Endokrinologia eta Nutrizioko barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an emandako 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Endokrinologia eta Nutrizioko barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 4an emandako 448E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Endokrinologia eta Nutrizioko barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau:

Txanda irekia.

Onartuak:

AGUDO TABUENCA, ANA

ALEJO RAMOS, MIRIAN

ANDRADA ALVAREZ, PATRICIA

AZCONA MONREAL, ISABEL

BARAJAS GALINDO, DAVID EMILIO

BORAU MAORAD, LAURA

BOTELLA MARTINEZ, MARIA DE SONSOLES

CAMPOS FERNÁNDEZ, JULIA

CHINCHURRETA DIEZ, LAURA

EGUILAZ ESPARZA, NEREA

ERNAGA LOREA, ANDER

ESCUER NUÑEZ, ISABEL ESTER

GARCIA DUQUE, MARIA

GOMEZ HOYOS, EMILIA

HERNANDEZ MORENO, ANA

HIGUERUELA MINGUEZ, CECILIA

IRIGARAY ECHARRI, ANA

JORDANA PAGES, LLUIS

LECUMBERRI PASCUAL, EDURNE

LLAMOCCA PORTELLA, LIZ PATRICIA

LOPEZ GOMEZ, JUAN JOSE

MARAVI ALVAREZ, MARIA

MARTINEZ GARCIA, MARIA

MOYA CHIMENTI, ELISA

MUNARRIZ ALCUAZ, PATRICIA

OLLERO GARCIA AGULLO, MARIA DOLORES

ORTEZ TORO, JOSÉ JORGE

ORTOLA BUIGUES, ANA

OSES ZARATE, VIRGINIA

PEREZ DE CIRIZA CORDEU, MAITE

PEREZ FERNANDEZ, LETICIA

PEREZ PEVIDA, BELEN

QUIROGA LOPEZ, IVAN

RENDON BARRAGAN, HENRY

ROJO ALVARO, JORGE

SAINZ TERREROS ERREA, AMAYA

TEJERA PÉREZ, CRISTINA

TONI GARCIA, MARTA

Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, Osasunbidea.

Inor ez.

2. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2021eko urriaren 29an eginen dela, 16:00etan, NUPeko Osasun Zientzien Fakultatean (Barañaingo etorbidea z.g., Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2111937