204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, oposizio-lehiaketa honen behin betiko emaitzen aurka: oposizio-lehiaketa, Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko biologo klinikoaren 2 lanpostu betetzeko.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da deialdi honetako oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko biologo klinikoaren 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 15eko 1122E/2020 Ebazpena, 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4koan, argitaratua). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2112888