204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 30eko 86E/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako 304/2021 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko prozedurako, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozedurako merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, ofizio bidez, 304/2021 Prozedura Arruntean gauzatutako administrazio espedientea igorri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara. Administrazio espediente hori Íñigo García Yoldi jaunak abiarazi zuen Hezkuntza Kontseilariak apirilaren 30ean emandako 86E/2021 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horretan ezetsi egiten zen ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduren lehiaketa-faseari dagokion merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako.

Ofizio horretan xedatutakoaz baliatuz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, hurrengo espezialitatean: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Fisika eta Kimika (gaztelaniaz).

Interesdunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzien Salara ager daitezke, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2112885