204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Ordenantza, udal-mugarteko bide publikoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Torralba del Rioko udal-mugarteko bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udaleko Idazkaritzan espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Torralba del Rion, 2021eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2112859