204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUARBE

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Suarbeko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abuztuaren 12an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontuko 1/2021 aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarri bat gaitzekoa. Hona hemen haren laburpena:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

4121 6920002

Kreditu-gehigarria

Pista hormigoiztatzea

46.131,40

Finantzabidea:

ALDAKETA MOTA

IZENA

Diruzaintzako gerakina, inbertsioetarako

Diruzaintzako gerakina, inbertsioetarako

46.131,40

Hasierako onespena argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan. Espediente hau hamabost egun naturalean egonen da jendaurrean korporazioaren iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, irailaren 21eko 270/1995 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik, eta erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarra hartuko du jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren.

Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, berriz, Kontzejuko Batzarrak berariazko erabakia hartu beharko du erreklamazio edo alegazio horiek ebazteko eta proposatutako aldaketa behin betiko onesteko, zeinak indarra hartuko baitu behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Suarben, 2021eko abuztuaren 18an.–Alkate udalburua, Julián Altuna Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2112786