204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Azterketa tasak arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azterketa tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, eta erabaki horren iragarkia 2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Garesen, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ORDENANTZA FISKALA, AZTERKETA ESKUBIDEEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Tasaren zerga-egitatea da Administrazioak behar diren zerbitzuak ematea, Administrazioan sartzeko hautaprobak egiteko behar direnak.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Tasaren subjektu pasiboak dira tasaren zerga-egitatea osatzen duen zerbitzu-ematea eskatzen duten pertsona fisikoak.

Salbuespenak

4. artikulua. Tasatik salbuetsirik daude:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuetsiak izateko baldintza izanen da epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide igoera, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean, eta, halaber, hilabetean Ondorio Anitzetarako Errenta Adierazle Publikotik (IPREM) goragoko errentarik ez izatea.

Sortzapena

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasa sorraraziko da hurrengo artikuluan aipatzen diren hautaprobetan inskribatzeko eskaera aurkezten denean.

Tarifa

6. artikulua. Tasa eskatuko da tarifa hauen arabera:

A.1.–A mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 25 euro.

A.2.–B mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 18 euro.

A.3.–C mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 12 euro.

A.4.–D eta E mailetako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 6 euro.

B.1.–A mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 12 euro.

B.2.–B mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 9 euro.

B.3.–C mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 6 euro.

B.4.–D eta E mailetako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 3 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Arau honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta horiekin bat datozen xedapenetan xedatuari jarraituko zaio.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoan.

Iragarkiaren kodea: L2112645