204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea, 2021. urterako.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 6an.

Jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Martzillan, 2021eko uztailaren 17an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

TASAK ETA ZERGA-TASAK 2021. URTERAKO

–Imana, Martzillako gaztelua: 3 euro.

–Giltzatakoa, Martzillako gaztelua: 3 euro.

–Titarea, Martzillako gaztelua: 2,50 euro.

–Bizkar zorroa, Martzillako gaztelua: 3 euro.

–Zurezko giltzatako angeluzuzena, Martzillako gaztelua: 2 euro.

–Koloretako 6 arkatz tutuan, Martzillako gaztelua: 3,50 euro.

–Iman txikia, Martzillako gaztelua: 1 euro.

–Ezpata, Martzillako gaztelua: 21 euro.

–Aluminiozko botila, pareta bakunekoa eta mosketoiduna, Martzillako gaztelua: 6 euro.

–Metakrilatoa, 100x100x30, Martzillako gaztelua: 8 euro.

–Metakrilatoa, 160x100x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.

–Metakrilatoa, 200x80x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.

Iragarkiaren kodea: L2112632