204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

94/2021 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 82/2021 Ebazpenaren 2. eranskinean atzemandako akatsa. Haren bidez, ezarri dira, 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen onarpen prozeduraren bigarren aldirako jarraibideak eta egutegia, eskola-egutegia eta ordutegi orokorra, bai eta ziklo horien antolaketa eta funtzionamendua ere.

Ebazpen horren 2. eranskinean akats bat egin dela oharturik, zuzendu egiten da. Akatsa dago, zehazki, urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen onarpen prozeduraren bigarren aldirako ezarritako izen emate prozeduran.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 82/2021 Ebazpenaren 2. eranskineko 2. jarraibidean atzemandako akatsa, modu honetan:

Honako hau dioen tokian:

“c) Lehen aldian parte hartu ez izana, edo aldi horretako modulu bakar batean tokirik lortu ez izana”.

Honako hau behar du:

“c) Lehen aldian parte hartu ez izana, edo aldi horretako modulu bakar batean matrikulatu ez izana”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 26an.–Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Martínez Cía (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F2113050