204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2168/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 735E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Deialdi hori 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.

Irailaren 12ko 3115E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3435E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuetan aritzeko: Maite García Moreno andrea, María Esther Areta López andrea eta María Idoya Urra Ardanaz andrea, igoera txandatik, eta María Jesús Baena Moya andrea eta Amaia López de Armentia Goicoechea andrea, txanda irekitik.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Maite García Moreno andreari, plantilla organikoan 71232 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Esther Areta López andreari, plantilla organikoan 67912 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia. Lanpostu horrek profil elebiduna dauka, euskarazko B2 jakite-mailarekin.

María Idoya Urra Ardanaz andreari, plantilla organikoan 70824 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Jesús Baena Moya andreari, plantilla organikoan 68153 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako Osasun Barrutiari atxikia.

Amaia López Armentia Goicoechea andreari, plantilla organikoan 67911 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia. Lanpostu horrek profil elebiduna dauka, euskarazko B2 jakite-mailarekin.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adieraztea Amaia López de Armentia Goicoechea andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara eta Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia kanpoan denez (abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua), Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Casado Leoz.

Iragarkiaren kodea: F2112152