203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Eguesibarko udal mugapearen balorazio txostenaren zortzigarren berrikuspenaren proiektua prestaturik, 2021ko apirilaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez xedatu da hura jendaurrean paratzea, bat etorriz proiektuaren edukiarekin eta dokumentazioarekin eta azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak), eta horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko ediktu oholean argitaratzea, hogei eguneko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek behar diren alegazioak aurkez ditzaten.

Proiektua interesdunen eskura dago Udalaren Ogasun Alorrean eta Udalaren web orrian.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2112844