200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, kalifikazio-epaimahaiaren uztailaren 6ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probako behin betiko kalifikazioak onetsi ziren. (Funtzioko Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3024/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia).

Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, José Ignacio Téllez Fernández jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du lehen probako behin betiko kalifikazioak onesten dituen kalifikazio-epaimahaiaren erabakiaren aurka. Erabakia 2021eko uztailaren 6an argitaratu zen deialdiaren interneteko fitxan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2112781