200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, Zizur Nagusian lan egiten duten eta COVID-19ak eragin dien pertsona autonomoei eta negozioei zuzendutako dirulaguntzena, norgehiagokako araubidean. Zizur Suspertu II. Plana. Laburpena

Alkatetzak 2021eko abuztuaren 17an emandako 631/2021 Ebazpenaren bidez onetsia.

DDBN (Identifikazioa): 580168.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/580168).

Lehenengoa.–Onuradunak:

Dirulaguntza hau Zizur Nagusiko enpresa-, lanbide- edo arte-jarduerak egiten dituzten autonomoei eta negozioei zuzenduta dago, baldin eta Zizur Nagusiko Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda badaude, 2020/03/13a baino lehen, eta deialdi hau argitaratzen den unean alta mantentzen badute.

Bigarrena.–Helburua:

Laguntza honen helburua da Zizur Nagusiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko eta gainerako negozio autonomoetako enpleguaren itxiera eta suntsiketa prebenitzea, 2020ko martxotik daramagun pandemia-egoeraren ondorio ekonomikoak arintzen saiatuz. Bizitzen ari garen egoera zailean, Zizur Nagusiko Udalak herriko autonomoei eta tokiko negozioei lagundu nahi die, eta Zizur Nagusiko enplegua eta jarduera ekonomiko eta komertzialaren interes orokorra babestu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Zizur Nagusian lan egiten duten eta COVID-19ak eragin dien pertsona autonomoei eta negozioei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean. Zizur Suspertu II. Plana.

Laugarrena.–Zenbatekoa:150.000 euro.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko urriaren 15ean amaituko. Epea ezin izanen da luzatu.

Zizur Nagusian, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2112777