200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

“Los Corralillos” meatzearen ustiategia handitzeko proiektua. Jendaurreko informazioa

Jendaurrean jartzen da goian adierazitako proiektua, haren ingurumen-inpaktuaren azterketa eta haren lehengoratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, hizpide dituena erauzketa industrien hondakinak kudeatzea eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestea eta lehengoratzea; eta 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jardueragatik ukituak direnek alegazioak aurkez ditzakete Udalean eta/edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-ampliacion-explotacion-minera-corralillos-mendavia

Mendabian, 2021eko abuztuaren 12an.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2112504